Unibertsoa

Unibertsoa existitzen den materia eta energia guztia eta horiek existitzen diren espazioaren eta denboraren batasuna da. Unibertsoaren barruan existitzen diren atomo, molekula, planeta, satelite, planeta nano, izar, galaxia eta galaxien arteko eduki guztia dago. Unibertsoaren tamaina ezezaguna bada ere, Unibertso behagarriaren tamaina kalkulatzea posible da. Europako Espazio Agentziaren Planck satelitea erabilita 90.680 milioi argi-urte ditu zabaleran, lehen uste zena baino %0,7 txikiago.
Unibertsoaren lehenengo ereduak Antzinako Grezia eta Indiako filosofoek garatu zuten, eredu geozentrikoa, Lurra Unibertsoaren zentroan ezarriz. Mendeetan zehar ikerketa sakonagoak egin ziren eta Nicolaus Copernicusek eredu heliozentrikoa proposatu zuen, Eguzkia jarrita Unibertsoaren eta Eguzki-sistemaren zentroan. Isaac Newtonek grabitazio unibertsalaren legea garatu zuen Copernicusen, Tycho Braheren eta Johannes Keplerren planeten mugimenduaren legea jarraituz. Behaketek aurrera joan ahala jakin zen gure Eguzki-sistema Esne Bidea izeneko galaxian kokaturik dagoela, eta hau Unibertsoan dagoen galaxietako bat baino ez dela.
Erakutsi gutxiagoIrakurri informazio gehiago
Wikipedia

Ezagutu gai interesgarri hau

958 elementu
Orri nagusia
Ezagutu
Jokatu
Inguruan
Gogokoak