Don Bosco saria

Aitor Ibabe 2009ko ots. 11a, 23:25

XII Don Bosco saria nazio mailan: Sari hau ikerkuntza eta berrikuntza teknologikoarekin dago erlazionatuta. Zaragozako Salesiarrek antolatzen dute. Martxoak 2, 3 eta 4. Web orria: www.premiodonbosco.es

 Izena aurreko urteko azaroaren 10erako eman behar zen eta gero, azaroaren 28an izena eman zuten guztien artetik, hoberenak aukeratu zituzten Zaragozan martxoaren hasieran egin den finalerako. Atzerrira ere zabaldurik dago txapelketa. Bertan batxilergoko eta ziklotako ikasleek parte hartu dezakete. Finalean egoteak dakarren gastuei antolakuntzak egiten die aurre. Hiru egunak guztiz ordainduta daude.

 Gazteek teknologiaren inguruko edozein arlo ikertzeko aukera daukate : informatika, ingurugiroa, zientziak, energia, etab. Gero, aukeratuak badira, Zaragozan epai mahai baten aurrean defendatu beharko dute beraien lana, nahi dituzten baliabideekin: maketak, ordenagailua, proiektorea, posterrak, ikerkuntza prozesuko laginak,... Lanaren defentsa egin ondoren, lan guztiak ikusgai izango dira toki berezi batean, honela jendeak: kazetariak, ikasleak, irakasleak, militarrak, e.a. pasatzen dira lanei buruzko galderak egitera, betiere beharra ikusten duten kasuetan.

 Sari banaketa unea ikusgarria da. Benetan merezi du sari banaketa bizi izateak. Esperientzia itzela. Gauza asko ikasi, ikusi, jendea ezagutu eta abar egiten dira. 

 Aurten ere finalerako sailkatu gara ikerkuntzako lan batekin. Bertan leherketa artoa erabiltzea proposatzen dugu enbalatzerako orduan poliestireno hedatuaren ordez. Ikerketa honetarako Elgoibarko StyFun (Kastor Otaegi) poliestireno enpresak eta Aguraingo Celigüeta (Felix Eguía) patata enpresak lagundu digute. Aurtengo lanak, gaia ikusita, ilusio itzela eman digu. Esperantzak genituen.

1706640538157 Don Bosco saria

1706640538198 Don Bosco saria

  Goiko bi argazkitan: Eskuinekoan, beirazko kopa bat Zaragozara bidaltzeko nola enbalatu dugun arto hedatuarekin ikus daiteke, eta ezkerrekoan argazkian, berriz, artoa hedatzeko erabili dugun Celigüeta enpresako Torbed makina berezia ikus daiteke , ikasle baten atzean.

1706640538235 Don Bosco saria

TXAPELKETA HONEN EMAITZA (2009) :

  Zientzia, inguru giroa eta osasunaren sailean, gure ikastetxeak bigarren saria lortu du nazio mailan. Oso lan txukuna eta aurkezpena oraindik hobea izan da. Mundu guztia txundituta utzi dugu. 1200€, diploma eta trofeoa irabazi ditugu. Argazkian saria lortu duten batxilergo teknologikoko lehen mailako ikasle biak, Monika eta Nerea.