Google-k cookieak nola erabiltzen dituen

Bisitatutako webguneak arakatzailera bidalitako testu zati motza da cookiea. Horri esker, zure bisitari buruzko informazioa gogoratzen du webguneak, adibidez, hobetsi duzun hizkuntza eta zehaztu dituzun bestelako ezarpenak. Horrela, zure hurrengo bisita errazagoa izango da eta, gunea, lagungarriagoa. Cookieen funtzioa garrantzitsua da. Horiek gabe, weba erabiltzea askoz ere neketsuagoa izango litzateke.

Cookieak helburu askotarako erabiltzen ditugu; adibidez, bilaketa seguruaren hobespenak gogoratzeko, ikusten dituzun iragarkiak ahalik eta egokienak direla ziurtatzeko, orrietan zenbat bisitari izan ditugun zenbatzeko, gure zerbitzuetan erregistratzea ahalbidetzeko, datuak babesteko edo aukeratu dituzun iragarkien ezarpenak gogoratzeko.

Google-k erabiltzen dituen cookie moten zerrenda ikus dezakezu, eta Google-k eta gure bazkideek cookieak publizitatean nola erabiltzen dituzten jakin dezakezu. Gure pribatutasun-gidalerroek adierazten dute zure pribatutasuna nola babesten dugun cookieak eta bestelako informazioa erabiltzen ditugunean.