Kontratatu profesional fidagarri bat zure ikusgaitasuna areagotzeko

Kontratatu profesional fidagarri bat zure ikusgaitasuna areagotzeko

Watch the film

Link to Youtube Video (visible only when JS is disabled)

Street View-ko profesional fidagarriek ezaugarri hauek dituzte:

Trusted ikonoa
  • Street View-ren Trusted-en bereizgarriaren hartzaileak
  • 360°-ko 50 panoramika argitaratuta eta onartuta dauzkaten kolaboratzaile nabarmenak
  • Kontratatzeko profesionalen zerrendan agertzen dira
  • Trusted-en erreproduzigai markadunak dituzte eskuragarri, marketin-helburuetarako

Profesionalengandik espero behar duzuna

Zure enpresa ezagutzera eman nahi baduzu, Street View-ko esperientzia handiko kolaboratzaileei esker, haren ikusgaitasuna areagotuko duzu, Google Maps-en nabarmendu dadin. Hala ere, zerbitzua kontratatzea erabaki aurretik, garrantzitsua da alderdi bakoitzak izango dituen funtzioak ulertzea.

Enpresen jabeak

  • Argazkilari fidagarri bat kontratatzen baduzu zure enpresaren argazkiak ateratzeko, kontuan izan Google-k ezin duela bermatu haren zerbitzuen kalitatea.
  • Argazkilaritza-saioaren baldintzak, zerbitzuak eta prezioa zure eta argazkilariaren artean soilik adostuko dituzue.
  • Txango birtualarengatik edo argazkiengatik ordaindu beharrekoa argazkilariari emango zaio; Google ez da izango ordainketen hartzaile edo bitartekari.
  • Gatazkaren bat sortzen bada, argazkilariarekin edo estudioarekin konpondu beharko duzu, harekin sinatutako kontratuaren baldintzen arabera.
  • Street View-ko argazkilari fidagarri baten zerbitzuekin izandako arazoren bat salatzeko, bete inprimaki hau.
Google Street View darabilen enpresa baten jabe bat profesional fidagarri batekin

Street View-ko zerbitzuak lortzea

Street View-rekin bateragarria den teknologiarekin, profesional fidagarriek argazkiak atera ditzakete kalean, eta haiek argitaratu, zure komunitateetan Street View eguneratzeko.

  • Google-k argazkilaririk edo estudiorik kontratatzen ez badu ere, Street View-ko errepide-irudi eguneratuak argitaratzeko aukera ematen diegu kolaboratzaileei. Kontrata daitezkeen profesionalen zerrendan, kalitate handiko irudi liluragarriak emanez eskarmentua erakutsi duten argazkilariak eta estudioak daude.
  • Google-k herrialde askotan gidatzeko ahaleginetan jarraitzen du, zerbitzua hobetze eta zure ingurua ezagutzeko irudiak lortze aldera. Ikusi jarraian norantz goazen, laster zugana iritsiko garen jakiteko edo jarri profesional fidagarri batekin harremanetan, lehenbailehen irudi berriak izateko irrikan bazaude.
Google Street View-ren profesional fidagarri bat kamera batekin

Bilatu profesional fidagarri bat zure inguruan

Lehen urratsak egiteko, bilatu profesional fidagarri bat zure inguruan.

Estudioa Hiria Helbidea Harremanetarako zenbakia
Estudioa Hiria Helbidea Harremanetarako zenbakia

*Street View-ren Trusted programan erregistratzeko aukera aldi baterako itxita dago.