Inguratzen zaituena ezagutzen lagundu nahi dizu Google-k. Zerbitzua gusturago erabiliko duzu gure plataformetako irudiei esker, inguruko tokiak nahiz urrutikoak aurreikusi eta araka baititzakezu. Gogor egiten dugu lan irudiak erabilgarriak direla eta mundua gure erabiltzaileek ikusten duten moduan azaltzen dela ziurtatzeko.

Kanpoko kolaboratzaileek edo Google-k ekar ditzakete Street View-ko irudiak. Irudi bakoitza nork atera duen jakiteko, erreparatu harekin erlazionatuta dagoen eskuduntza-izenari edo -ikonoari. Kanpoko kolaboratzaile batek sortzen dituen eta ondoren Google Maps-en argitaratzen diren irudiak kolaboratzaile horrenak (edo hark izendatzen duen ondorengoarenak) izango dira.

Google-k ekarritako Street View-ko irudien gidalerroak biltzen dira orri honetan. Erabiltzaileek ekarritako Street View-ko irudiei dagokienez, irakurri Maps-en Erabiltzaileek ekarritako edukiaren gidalerroak.

Google-k ekarritako Street View-ko
irudien gidalerroak

Street View-ko irudiak ikusten dituzten guztiak gustura geratzen direla eta zerbitzuari etekina ateratzen diotela ziurtatzeko garatu ditugu Google-k ekarritako Street View-ko irudien gidalerro hauek. Eduki desegokiari zer-nolako erabilera ematen diogun azaltzen da gidalerroetan, baita Street View-ko irudiak Google Maps-en argitaratzeko zein irizpide erabiltzen ditugun ere. Irakur itzazu beharrezkoa denean, noizean behin eguneratzen baititugu.

Street View-ko irudiak ez dira denbora errealekoak

Toki jakin batetik pasatu ziren egunean gure kamerek bildu zutena bakarrik erakusten dute Street View-ko irudiek. Ondoren, zenbait hilabete behar dira bildutako irudiak prozesatzeko. Horrenbestez, ikusten dituzun irudiek hilabete nahiz urte gutxi batzuk izan ditzakete. Bestalde, toki baten irudiak urte askoan bildu baditugu, denbora-makina funtzioarekin irudion bilakaera ikus dezakezu.

Lausotzea

Google-k hainbat neurri hartzen ditu banakoen pribatutasuna babesteko Google Maps-en Street View-ko irudiak argitaratzen dituenean.

Teknologia berri bat garatu dugu Google-k ekarritako irudietan identifika daitezkeen aurpegiak eta matrikulak Street View-n lausotzeko. Zure aurpegia edo matrikula gehiago lausotu behar dela ikusten baduzu, edo zure etxe, auto edo gorputz osoa lausotzea nahi baduzu, bidal iezaguzu eskaera bat Eman arazo baten berri tresnaren bidez.

Eduki desegokia

Eduki desegokia salatzeko, erabili Eman arazo baten berri esteka. Kategoria hauetako edukia hartzen dugu desegokitzat, edukiak balio artistikoa, hezitzailea edo dokumentala duenean izan ezik:

Jabetza intelektualaren urratzeak

Jabetza intelektualaren urratzeak

Besteen legezko eskubideak (copyright-eskubideak barne) urratzen dituzten irudiak edo edukia debekatuta dago. Informazio gehiago nahi izanez gero edo DMCAren araberako eskaera bat egiteko, irakurri copyrightaren inguruko prozedurak.

"Eduki sexual esplizitua" adierazteko ikonoa

Eduki sexual esplizitua

Sexu-eduki esplizitua debekatuta dago.

"Legez kanpoko edukiak, arriskutsuak edo bortitzak" adierazteko ikonoa

Legez kanpoko edukiak, arriskutsuak edo bortitzak

Legea urratzen duen, ekintza arriskutsuak edo legez kanpokoak bultzatzen dituen, edo indarkeria esplizitua edo funsgabea duen edukia debekatuta dago.

"Jazarpena eta mehatxuak" adierazteko ikonoa

Jazarpena eta mehatxuak

Besteak jazartzeko, edo besteei bullyinga edo eraso egiteko Street View darabilen edukia debekatuta dago.

Gorrotozko hizkera

Gorrotozko hizkera

Banakoen edo taldeen aurkako indarkeria bultzatzen edo justifikatzen duen edukia debekatuta dago, baldin eta eraso horiek arrazan, etnian, erlijioan, ezintasunean, generoan, adinean, nazionalitatean, beteranoen egoeran, sexu-joeran edo genero-identitatean oinarritzen badira.

"Terrorismoarekin lotutako edukia" adierazteko ikonoa

Terrorismoarekin lotutako edukia

Talde terroristek zerbitzua ezein helbururekin erabiltzea debekatuta dago (baita kide berriak erakartzeko bada ere). Era berean, kendu egingo dugu terrorismoarekin lotutako edukia, hala nola ekintza terroristak sustatzen dituen edukia, indarkeria bultzatzen duena edo eraso terroristak goraipatzen dituena.

"Haurrak arriskuan jartzen dituzten jarrerak" adierazteko ikonoa

Haurrak arriskuan jartzen dituzten jarrerak

Google-k tolerantziarik ezaren gidalerroak dauzka haurrak esplotatzen direla edo haurren aurkako gehiegikeria erakusten duen edukiaren aurrean. Horrelakotzat hartzen dira, besteak beste, sexu-abusua erakusten duten irudiak eta haurrak jarrera sexualean erakusten dituen edozein material. Horrelako edukirik aurkituz gero, ez ezazu partekatu edo iruzkindu, zure helburua Google-ri eduki horren berri ematea bada ere. Edukia Interneteko beste tokiren batean aurkitzen baduzu, jarri harremanetan AEBko desagertutako edo esplotatutako haurren zentroarekin (NCMEC) zuzenean.

"Jendea pertsonalki identifikatzeko balio duen informazioa" adierazteko ikonoa

Jendea pertsonalki identifikatzeko balio duen informazioa

Jendea pertsonalki identifikatzeko balio duen informazioa daukan edukia debekatuta dago; besteak beste, kreditu-txartelen xehetasunak, historia klinikoak edo nortasun-agiriak (zureak edo beste edonorenak).