Egon adi gehiegikeriei eta iruzurrei

Kontuz ibili beren burua Google-ko langile gisa aurkezten duten, eta askotariko laguntza motak eta irudien edo datuen inguruko berritasunak eskaintzen dituzten pertsonen bisitaldiekin, mezuekin edo deiekin. Azpimarratu nahi dugu gure enpresa bazkideek ez dutela baimenik Google-ren izenean hitz egiteko, eta beren burua kontratatu independente gisa aurkeztu behar dutela.

Jaramonik ez egitea gomendatzen dizugu Google-ren izenean norbait zurekin zuzenean harremanetan jartzen den bakoitzean; adibidez, kasu hauetan:

  • Google-ren izenean zerbitzuak edo prestakuntza eskaintzeko, neurketak egiteko, joera digitalei, plataforma digital berriei eta enpresa-joera berriei buruzko txostenak egiteko, multimedia-edukiei buruzko aholkuak emateko, etab.
  • Google-ren zerbitzuen ohiko funtzionamenduarekin bat ez datozen promesak egiteko, hala nola Bilaketa, Google Street View edo Google Maps zerbitzuetan agerpen nabarmena bermatzeko.
  • Kontratatzaileari presioa egiteko, telemarketineko telefono-dei etengabeak eginez edo Google-ren plataformetako edukia kentzeko mehatxatuz.

Garrantzitsua da azpimarratzea Google-k ez duela argazkilaririk edo agentziarik kontratatzen. Profesional fidagarrien zerrenda bat baino ez du ematen (Street View-ko Trusted-en bereizgarria duten profesionalak), eta Trusted programako elementuak marketin-helburuekin erabiltzeko aukera ematen zaie haiei. Profesional horiek erakunde independenteen parte dira, eta Google-ren esku-hartzerik edo parte-hartzerik gabe egiten dira negoziazio guztiak. Profesional horiek Google Street View-ren Trusted programako argazkilarientzako gidalerroei jarraitu behar diete.

Erne egon! Street View-ko profesional fidagarriek ezin dute:

  • Beren burua Google-ren langile gisa aurkeztu edo Google-ren izenean zerbitzuak eman.
  • Google-ren marka, hala nola Street View-ren ikonoa, bereizgarria edo logotipoa, ibilgailuetan txertatu.
  • Google-ren, Google Maps-en eta Street View-ren markak, Trusted-en bereizgarria, Google-ren beste marka komertzial edo antzeko bat domeinu-izen batean txertatu.
  • Google-ren Street View edo Google Maps zerbitzuetako lehenengo postuetan agertzea ziurtatu.
  • Iragarle bat presionatu haren agentziaren zerbitzuak kontratatu ditzan edo erabiltzen jarrai ditzan.
  • Google Ads-eko kupoiak diru truke eskaini.
  • Ematen duten zerbitzua inpartzialtasuna dakarren beste jarduera ez-profesional bati lotu, hala nola Local Guides-eko kide gisa balorazio edo iritzi bat argitaratzea.
  • Trusted-en bereizgarria erabili hainbat zerbitzu eskaintzeko, eta programa aitzakia gisa jarri. Adibidez: dendetarako bisitak neurtzeko ekipoak (kokapen-adierazleak) edo kanpainen errendimendua neurtzeko balio duen tresnaren bat instalatzea, ekipoei eduki digitalei buruzko prestakuntza ematea, joera digitalei edo plataforma digital berriei edo merkatuko joerei buruzko txostenak egitea, baliabideei buruzko aholkuak ematea, proba pilotuak eskaintzea, etab.

Street View-ren Trusted programako profesionalek honako hau egin dezakete:

  • Komisioa kobratu emandako zerbitzuen truke.
  • Beren marka eta logotipoa erakutsi enpresako ibilgailuan.
  • Trusted-en bereizgarria erabili haien enpresa-profilean.
  • Trusted-en bereizgarria eta markaren elementuak erabili webguneetan, aurkezpenetan, enpresa-arropan eta salmenta-material inprimatuan.

Street View-ko argazkilari fidagarri batekin harremanetan jartzeko edo harekin dituzun arazoen berri emateko, bete inprimaki hau.

Erabiltzaileen segurtasuna da gure kezka nagusia. Horregatik, Google-ren marken eta haren plataformen erabilera murrizten dugu. Erakundeek ez dute hauek egiteko baimenik:

  • Google-ren marka (hala nola Street View-ren ikonoa, bereizgarria edo logotipoa) enpresa-ibilgailuetan erabiltzeko.
  • Google-ren, Google Maps-en eta Street View-ren markak, profesional fidagarrien bereizgarria edo Google-ren beste marka komertzial batzuk edo antzekoak domeinu-izen batean erabiltzeko.
  • Google-ren, Google Maps-en eta Street View-ren markak edo Google-ren beste marka komertzial batzuk edo antzekoak arropan erabiltzeko (uniformeak, etab.).
  • Google-ren, Google Maps-en eta Street View-ren markak edo Google-ren beste marka komertzial batzuk edo antzekoak Google-ko enpresa-profilean erabiltzeko.
  • Google-ren marka komertzialak edo Trusted-en bereizgarria erabiltzeko, Google-k produktu edo zerbitzu jakin bat gomendatzen duela iradokitzeko bada.